Pentsionistak, zahar etxeetako egoiliarren senideak, adinekoak zaintzen dituzten emakume migratzaileak eta unibertsitateko irakasleak izan ziren hizlari. Madrilgo Pilares Fundazioa ere parte hartu zuen.
Azpeitian egindako jardunaldiak Irauli zaintza plataformak antolatu zituen eta oso-oso interesgarriak suertatu ziren.
Iñaki Lasagabaster EHUko Administrazio Zuzenbideko katedraduna da. Asaldatuta dago hilabete hauetan zahar egoitzatan gertatu direnak entzunda: senideei jakinarazi gabe ama egoitzaz aldatu; bisitak murriztu; logelan itxi birusak kutsatu ez ditzan… Katedradunak bere buruari galdetzen dio ea horrelako erabakiak nork har ditzakeen. Gizarte Zerbitzuei buruzko legea aztertu du eta ondorioztatu du administrazio publikoa esku hartzen ari dela arauak oso lausoak diren kontuetan. Gogorarazi du senideek, eta nola ez egoiliarrek, eskubideak dituztela.
No hay comentarios:
Publicar un comentario