Ezinbestekoa da bai egoitzetako erabiltzaileek eta baita haien senideek ere adineko pertsonen eta menpekotasuna duten pertsonen zaintzari dagozkion erabakietan parte hartzea. Guztien ekarpenak kontuan hartuta gauza asko hobetu daitezke. Izan ere, zaintza gizarte osoaren ardura da. Bidean geratzen ez garen guztiak iritsiko gara zahartzarora; horregatik eskatzen diogu gizarteari egoitzetako bizi baldintzak hobetzeko laguntza.
Madalen Ibañez - Gipuzkoako Senideak elkartea
No hay comentarios:
Publicar un comentario